ZINK GARRATZA ETA ZINK-NIKEL GARRATZA HEDATZEN ADITUAK

Ekoizpen-lerro esklusiboa daukagu, galdatzeko piezentzako berezia eta bakarra inguruetan.

KOIPEGABETZE KIMIKOA, KATODIKOA ETA ANODO-ELEKTROLITIKOA

Aurreko fabrikazio-prozesuetatik datozen koipeak eta olio-hondakinak kentzeko teknika bereziak eskaintzen ditugu.

HERDOIL-AZALEN, EZPURUTASUNEN ETA OXIDOAREN DESUGERKETA

Zikinkeriak garbitzen ditugu eta piezen azalak aktibatzen ditugu, ondorengo zink-bainurako.

ISO 9001 ETA 14001 ZIURTAGIRIAK

Kalitate- eta ingurumen-estandar guztiak, zorrozki, betetzen ditugu. Enpresaren kudeaketa-politika zure eskura dago.

KALITATEA ETA ZIURTASUNA ZURE ZERBITZURA

WILLET 50 elektrozinka hedatzen profesional-talde trebatua eta sutsua da. Zerbitzurik hoberena eskaintzen dugu, profesionala eta ezberdina, eta kalitatean, bermean, aholkularitzan, jokaera hurbilean eta xehetasun bakoitzaren arretan oinarritzen dena.

ENPRESA

KOIPEGABETZEA

Lehen urratsa piezen barruko zein kanpoko koipea kentzea da. Horretarako, koipegabetze kimikoa eta katodikoa erabiltzen dugu.

ZINKGABETZEA

Jarraian, garbitzen ditugu egon litezkeen zink-bainuak, herdoil-azalak, oxidoak… Horrela, piezak desagurketarako prest uzten ditugu.

DESUGERKETA

Prozesu honen bidez, zikinkeriak kentzen jarraitzen dugu eta piezen azalak bizkortzen ditugu ondorengo zink-bainurako.

ZINK-BAINUA

Une honetan zinka eransten diegu piezeei elektrolisi-teknika erabiliz. Mota guztietako pieza metalikoak tratatzen ditugu.

PASIBATZEA

Piezei kolorea eta herdoiltzearen kontrako babesa ematen diegu. Pasibatze urdina, beltza, tribalente-distiragarria eta gardena dira gure espezialitateak.

ZIGILATZEA

Bukatzeko, zigilatze-tratamendu bereziak erabiltzen ditugu piezen antikorrosio-denbora luzatzeko