WILLET 50 ELEKTROZINKA HEDATZEN PROFESIONAL-TALDE TREBATUA ETA SUTSUA DA.
ZERBITZU PROFESIONALA
Azaleko elektrozinka-tratamendu integralak eskaintzen ditugu partikularrei eta enpresei zuzenduak, mota guztietako pieza metalikoak hartzen dituztenak.
Gure egoitza Andoainen dago (Gipuzkoa) eta 1.700 m2ko instalazioak ditu.
8m x 0,5m x 1,30mko upel industrialak dira gureak. Hori dela eta, neurri guztietako pieza metalikoak landu ditzakegu bertan eta urtean, 36.000 tona ekoizteko ahalmena ematen digu horrek.
Gure profesional adituek, uneoro, aholkularitza teknikoa eskaintzen diote bezeroari, saldu osteko zerbitzua barne. Gure enpresaren lehiakortasunak erabateko segurtasuna esan nahi du!
LANGILE GAITUAK
Gure langileak prestatzen ditugu horien trebakuntza eta prozesuen menderatzea hobetzeko, baita hobekuntzarako paradak antzemateko ere.
KALITATEA ZIURRA
Ekoizpen-lerro esklusiboa daukagu zink garratza elektrolitikoa hedatzeko. Espezializazio horrek merkatuan indartu gaitu eta, gaur egun, erreferenteak gara gure sektorean.
Gure enpresan landutako piezen behin betiko akabera bermatzen dugu!
Zerbitzurik hoberena eskaintzen dugu, profesionala eta ezberdina, eta kalitatean, bermean, aholkularitzan, jokaera hurbilean eta xehetasun bakoitzaren arretan oinarritzen dena.