8m x 0,5m x 1,30mko UPEL INDUSTRIALAK DIRA GUREAK, NEURRI GUZTIETAKO PIEZA METALIKOAK LANTZEKO
KOIPEGABETZEA
Aurreko fabrikazio-prozesuetatik datozen koipeak eta olio-hondakinak kentzeko koipegabetze-tratamendua egitea beharrezkoa da. Koipegabetze on batek ondorengo tratamendu faseetara koipe eta olio hondakinak eramatea saihesten du. Koipegabetze kimikoa, katodikoa eta anodo-elektronikoa erabiltzen ditugu.
DESUGERKETA
Piezek izan ditzaketen zikinkeri eta azaleko akaberak: orbanak, oxidoak edo bestelako lohiak; eliminatzen ditugu, desurketa-prozesuaren bidez. Horrela, horien azalak bizkortzen ditugu ondorengo zink-bainurako.
ZINK GARRATZA
Zink garratza-bainuak korrosioaren aurkako eskakizun baxuetako merkatuetan ezartzen dira, distira-maila altua lehenesten dutenetan. Gainera, zink-bainu horiek tratatzeko zailak diren materialetan eman daitezke: burdinurtua, burdin xaflakorra edo burdin kiskalia, besteak beste.
ZINK-NIKEL GARRATZA
Eraginkortasun handiko Zink-Nikel garratzak korrosioaren aurkako babes bikaina ez ezik, temperatura altuetan babes-maila aparta ere eskaintzen du. Zink garratzak duen erresistentzia bera dauka baina gogortasuna eta higaduraren aurkako erantzuna eraginkorragoa da.
PASIBATZE MOTAK
Hurrengo tratamendu hauek eskaintzen ditugu piezei kolorea emateko eta oxidaziotik babesteko.
PASIBATZE URDINA
Kobaltoa duen maila handiko pasibatzea da. Korrosioaren aurkako babes-maila bikaina dauka.
PASIBATZE BELTZA
Pasibatze beltza daraman Zink-Nikel bainuak ematerakoan, informazio zehatza eskaintzen dugu espero diren emaitzak lortzeko.
PASIBATZE GARDENA
Pasibatze gardenak, baldintza leunetan, gutxieneko aleazio-galera baimentzen du.
PASIBATZE TRIBALENTE DISTIRAGARRIA
Urdin-gorrixka kolorea duen bainu distiragarria da.